Orkoiengo bi bizilagunen heriotza ikertzen ari da Foruzaingoa, Nafarroako Gobernuak baieztatu duenez. Tiroketaren inguruko xehetasunik ez dute eman, baina lehen perkizen arabera, gizonezko batek beste gizon bat hil du bere etxebizitzan, eta gero bere buruaz beste egin du. Senide batek aurkitu ditu bi hilotzak, etxean.
SOS Nafarroak 11:36ean jaso du lehen deia, eta berehala mugiarazi ditu mediku taldea eta foruzainak. Foruzaingoa hasia da tiroketaren motiboak ikertzen.