errepideak

Bi hildako Ortuellan jazo den istripuan

Bi lagun hil dira, 24 urteko barakaldoar bat tarteko, gaur arratsaldean Ortuellan (Bizkaia) gertatu den auto istripuan. Autoa bidetik atera eta eta A-8 autopistan irauli da. Azken berrien arabera, N-634 errepidean, auto batek eta kamioi batek elkar jo dute eta pertsona bat bertan aterav ezinik dago. Erretentzioei dagokienez, Behobian 3 kilometroko auto ilarak daude Baionako norabidean.

2004ko abuztuaren 9a
19:25
Entzun
15:25etan Bilborako norabidean zihoan auto bat bidetik atera eta farola baten kontra jo eta gero, autoa irauli egin da A-8 autopistan Ortuella parean. Istripuan, bi lagun hil dira. Bataren nortasuna ezagutzen ez den arren, bigarrena 24 urteko barakaldoarra dela argitu du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.