Iazko abuztuan hil zituen Laredoko Salve hondartzan (Kantabria, Espainia), labanaz eraso eginda. Epaimahaiak erruduntzat jota, auzipetuari hogei urteko bi zigor ezartzeko eta biktimen senideei 315.000 euroko kalte-ordainak pagatzeko eskatu du fiskalak. Akusazioak, berriz, espetxe zigor bera galdegin du, baina kalte-ordain handiagoa ezarrita (500.000koa).
Defentsak hamabosna urteko bi zigor ezartzeko eskaria egin du, biktimen ama eta emaztearentzat 200.000 euroko kalte-ordain eskaerarekin batera. Astelehenean ekin zioten epaiketari, eta auzipetuak adierazi zuen ez zela hilketen erantzule sentitzen.