Angeluko Cantau eta Miarritzeko Malraux lanbide heziketako ikastetxeak itxita dauzkate ikasleek, Frantziako Gobernuak lanbideheziketaren arloan egin nahi dituen erreformen kontra protestatzeko. Izan ere, lanbide heziketaren arloko zenbait titulazio kendu egin nahi ditu Gobernuak, eta guztiei batxilergo profesionla igaroarazi. Azken egunotan, Sarkozyk bultzatutako erreformen kontra sektore askotatik egindako lanuzte eta protestak izan badira ere, ikastetxe horiek blokatzeko ekimena, agi denez, bat-batean sortu da.
Bestalde, gaur goizean manifestazioa egin dute Baionan unibertsitateko 150 bat ikaslek. Frantziako Gobernuak indarrean ezarri nahi duen unibertsitsitate autonomia legearen aurka. Lege horrek autonomia handiagoa ematen dio unibertsitate bakoitzari, enpresa gisa eratzeko aukera, eta, funtsean, goi mailako ikasketen liberalizazioa dela salatzen dute ikasleek.
Ikasleen protestak
Bi ikastetxe itxita dauzkate ikasleek Lapurdin, Frantziako Gobernuak egin nahi dituen erreformen aurka
Angeluko Cantau eta Miarritzeko Malraux lanbide heziketako eskolak blokatu dituzte, arlo horretan egin nahi dituzten murrizketen kontra. Baionan manifestazioa egin dute unibertsitateko ikasleek, Sarkozyk goi mailako ikasketak liberalizatu nahi dituiela iritzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu