GEHIENGOAREN AUTOA
•Hausturarik ez ETArekin. Auzitegi Gorenaren arabera, ezker abertzalearen barne eztabaidak ez du ekarri indarkeriatik aldentzea eta ETArekin haustea. Aitzitik, atzo argitaratutako autoaren arabera ETAk diseinatutako estrategiaren baitan dago Sortu. «ETA talde terroristak eratu, akuilatu eta zuzendu du alderdi berri bat sortzeko Batasunaren estrategia. Gauza bera gertatu da haren eszenaratzearekin, indarkeriaren gaitzespena barne».
•Kontrazantzua. Sorturen estatutuek indarkeria gaitzesten dutela eta alderdiak zentzu horretan adierazpenak egin izan dituela ez zaio garrantzitsua iruditzen Auzitegi Gorenari: «Estatutuetan egin diren indarkeriaren gaitzespenek, eta alderdiko buruzagiek zentzu berean egin dituzten adierazpenek garrantzia galtzen dute esandako xedearekin egin direnean». Honakoa litzateke xedea: «Helburuak lortzeko erabilera instrumental eta interesatua».
•Espainiarentzat arriskua. Sortu legezko alderdi izendatzea «aurreikus daitekeen arrisku larri eta erabatekoa» litzatekeela dio, «Sortu Batasunaren jarraipena delako eta honek lotura estua duelako ETArekin». Udaletara eta foru instituzioetara iritsiko balitz, handik lortutako dirua jarduera armatua finantzatzeko erabiliko lukeela dio. «Hori mehatxu onartezina da Espainiako demokraziaren eta bertako herritarren bizitza eskubidea eta gainerako oinarrizko eskubideentzat».
BOTO PARTIKULARRA
•Kontrazantzuaren garrantzia. Jurisprudentziaren arabera, boto partikularraren ustez, garrantzitsua da aztertzea indarkeriaren inguruko kontrazantzua ematen den edo ez, adibidez Sorturen estatutuetan. Salatzen du gehiengoaren autoan ez direla jasotzen ETAren errefusatzea jasotzen duten pasarteak, hain zuzen, «garrantzi erabakigarria» dutenak.
•Sorturen jarrera. 2011ko martxoaren prentsa oharra kontuan hartzen dute egiaztatzeko indarkeriaren kontrako jarrera estatutuetatik haratago doala.
•Froga mota. Boto partikularren sinatzaileen arabera, ez dago froga zuzenik. Zantzuen inguruko froga da.
•ETAren estrategia. Sortu eta ETAren arteko loturaren baieztapena «bakarrik egin liteke funts sendorik gabeko aieru eta susmoetan oinarritutako kontaketa baten bidez»
•Barne eztabaida. Onargarriagoa da hitz egitea ezker abertzalearen baitan borroka armatuaren amaieraren ingurukobarne eztabaida bati buruz, ETAren 2009ko agiri baten araberako norabide bakarreko ildo baten existentziari buruz baino.
•Arriskurik ez. Ez dago arriskurik Estatu demokratikoarentzat. «Estatuak botere politiko, polizial eta juridiko nahikoa du eraginkortasunez erantzuteko, alderdi berriak edozein momentutan terrorismoaren elkarkidetza erakusten badu».
•Legez kanporatzea. Ezin da alderdi bat badaezpada legez kanporatu.
Bi ikuspegi kontrajarri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu