Hezkuntza

Bi irakasletik batek jarraitu du greba deialdia Ipar Euskal Herrian

Hezkuntza publikoan greba egin dute gaur Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. CGT, FSU, CFDT eta UNSAk deitu duten protesta egunarekin bat egin dute FCPE guraso elkarteak eta LABek. Sindikatuek haserrea erakutsi diote Frantziako Gobernuari, hezkuntzan eragin nahi duen baliabide murrizketagatik. LABk ez du protesta herriko etxean amaitu. Protesta EEP Euskararen Erakunde Publikoraino eraman du eta euskarazko hekuntza bermatzeko eskatu du bertan. Grebak %50eko jarraipena izan du, bi irakasletik batek egin du greba.

2006ko irailaren 28a
17:24
Entzun
Nahiko jende gutxi, 300 lagun inguru bildu dira Baionan egin den elkarretaratzean. Besteak beste, hizkuntzetzarako baliabide gehiago eskatu dituzte eta postu murrizketarik ez burutzeko exijitu dute. Jende gutxi, orotara 300 eskas eta erdia labekoa. Hala ere grebaren jarraipena %50 ingurukoa izan da.

Baionako manifestazioak herriko etxearen aurrean amaitu bazuen ere, LABek EEP Euskararen Erakunde Publikoraino eraman du protestaldia. Besteak beste salatu dute, hamar ikasletik zortzik ez dutela euskara bermatuta. Beste biek, berriz, hezkuntza publikoan duten euskarazko eskaintza murritza dela gaineratu dute. Horrela, salatu dutenez, "ez da euskara salbatuko". Hiru eskakizun zehatz egin dizkiote EEPri: euskarazko eskaintza orokortzea, irakasleen euskarazko formakuntza sustatzea eta hezkuntza publikoan murgiltze eredua sartzea.

Greba eguna Ipar Euskal Herriko hezkuntza publikoan

«Frantziako Gobernuak azken urteotako bidetik segitzen du aurtengo aurrekontuekin, hezkuntza publikoaren hondamendia eraginez», diote CGT, FSU, CFDT eta UNSA sindikatuek. FCPE guraso elkarteak eta LABek bat egin dute sindikatuen greba deialdiarekin. Kalitateko zerbitzu publikoa bermatzeko Frantzian 15.000 lanpostu gehiago behar direla nabarmendu dute. Kopuru horri aurten kenduko dituzten 8.700 postuak erantsi dizkiote. Azken urteotan bederen 10.000 postu galdu direla salatu dute sindikatuek.

Goi-mailako ereduetan eta ikerketan ere postuak falta direla salatu dute sindikatuek. Horien iritziz, ikasleek, bereziki gazteenek, politika liberalaren prezioa ordainduko dute. Lan baldintzek okerrera egin dutela diote, prekaritatea indarrean ezarriz.

LABek, bere aldetik, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako errealitatean oinarrituz deitu du grebara. Salatu du Ipar Euskal Herrian hamar ikasletik zortzik ez dutela euskara ikasteko eskaintzarik. Euskara ikasten duten ikasleak prekaritatean ari direla salatzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.