Arratsaldeko lauetan gertatu da bigarren ezbeharra. GI-2132 errepidean, Urnieta parean. Kamioi batek eta auto batek talka egin dute eta ondoren, kamioia gainera irauli zaio kotxeari. Segurtasun sailak jakinarazi duenez, "oso larri" zauritu da kotxeko gidaria; kamioieko gidaria ere ospitalera eraman dute.
Ez da eguneko istripua bakarra izan, ordea. Goizeko hamarretan gertatu da lehen ezbeharra, GI-2132 errepidean. Autoa bidetik atera da, eta zuhaitz bat jo du. Suhiltzaile eta osasun zerbitzuek ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko eta istripuan bertan hil da gidaria, gizonezkoa. 85 urte zituen, eta Hernanikoa bertakoa zen (Gipuzkoa).
53 urteko gizonezko bat da Gasteizen hil dena, ostiralean auto batek harrapatu ondoren. Gauerdian gertatu zen ezbeharra. Errepidea "zebrabidetik kanpo eta modu desegokian" gurutzatu zuela azaldu dute bertako udaltzainek. Polizia gertatutakoa ikertzen ari da.