Errepideak

Bi istripu tarteko, auto ilara luzeak izan dira A-8an Pasaian

Istripuetako batean ez da inor zauritu; bestean bi lagun, baina arin. Iurretan, ordea, motor gidari bat larri zauritu da.

2008ko ekainaren 16a
15:01
Entzun
Auto ilara luzeak, 7 kilometrorainokoak, sortu dira A-8 autopistan, Pasaia (Gipuzkoa) parean, Donostia aldera. Goizeko lehen orduan bi istripu izan dira inguru hartan, eta horien ondorioz sortu dira pilaketak.

Zehazki, goizeko sei eta erdietan kamioi batek eta auto batek elkar jo dute. Inor ez da zauritu, bana kamioiak erregaia galdu du eta errepidean isuri da. Garbitzeko itxi egin behar izan dute bideetako bat, eta orduan sortu dira lehen ilarak. Ordu erdi beranduago beste istripu bat gertatu da: auto batek beste bat jo du atzetik, eta bi lagun arin zauritu dira. Trafiko arazoak areagotu egin ditu bigarren istripu horrek. Ia Iruneraino iritsi dira ilarak.

Iurretan (Bizkaia), berriz, beste istripu bat gertatu da goizeko zortziak inguruan, N-634 errepidean: motor gidari bat motorretik erori da eta larri zauritu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.