Lan istripua
Bi kamioik elkar jo dute Castejon parean, eta gidarietako bat zauritu da
Bi kamioik elkar jo dute goizeko hamarrak inguruan A-68 autobidean, Castejon (Nafarroa) parean. Talkaren ondorioz gidarietako bat kamioi barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Tuterako Sofia Erregina erietxera eraman dute, eta diagnostiko erreserbatuko zauriak dituela agertu dute hango iturriek. Errepidea ordu erdiz itxita egon da Espainiarako noranzkoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu