Bi kamioik eta hamahiru ibilgailuk talka egin dute gaur goizean N-1ean Villabona (Gipuzkoa) parean, Gasteiz aldera, eta hamar kilometroko auto ilarak egon dira -Lasarte-Oriaraino iritsi dira-, norabideko bi erreiak itxita egon direlako -geroago zabaldu dute bat-.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, istripuan sei lagun zauritu dira.
N-1 errepidean bertan Etxegaraten Idiazabal (Gipuzkoa) inguruan kamioi bat irauli egin da eta gidaria zauritu egin da. Donostia alderako noranzkoan izan da istripua, 7:20an.
Gizartea
Bi kamioik eta hamahiru autok talka egin dute N-1ean, Villabonan
Sei lagun zauritu dira ezbeharrean, Gasteiz alderako noranzkoan. Etxegaraten kamioi gidari batek min hartu du, ibilgailua iraultzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu