Bi kamioik istripua izan dute A-15ean, eta su hartu dute
LEKUNBERRI. Bi kamioik elkar jo zuten atzoA-15 autobian, Lekunberrin (Nafarroa). Istripuaren ondorioz, bi ibilgailuek su hartu zuten, eta errepidea itxi behar izan zuten. Ezbeharra 18:15 inguruan izan zen, Donostiarako bidean. Dena den, Iruñeko bidean ere itxi zuten zirkulazioa. Kamioietako batek autoak zeramatzan. Gidariak ez ziren zauritu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu