Lasterka zihoazen bi kirolarik gizonezko bat erreskatatu dute Bilboko ibaian, uretara jauzi eginda, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Uribitarte pasealekuan izan zen gertaera, atzo, 07:15ean.
Gizonezkoak igeri egiteko arazoak zeuzkala ikusi zutenean bi kirolariek hura laguntzeko salto egin zuten ibaira eta bizirik atera zuten. Dena dela, gizona Bilboko osasun etxe batera eraman zuten medikuek, arta zezaten.
Gizona uretan zer dela-eta zegoen ikertzen hasi da Ertzaintza, eta bi kirolariei eskerrak eman dizkie.