Bi bankuren kutxa automatikoak erre dituzte bart Altsasun, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. 23:30ak aldera izan dira erasoak, Banco Saballen eta Banco Popularren egoitzetan.
Gobernuak dio biharko greba orokorrari buruzko M-29 Gazteok Egurra pintaketak agertu direla.
Foruzaingoa eta Guardia Zibila gertaerak ikertzen ari dira.
Nafarroako Gobernuak erasoak gaitzetsi ditu, eta alderdi guztiei ekintzak gaitzesteko eskatu die.