Erasoak

Bi kutxa automatikori eraso diote, Bilbon eta Iruñean

2007ko otsailaren 1a
12:12
Entzun
Kutxa automatiko banari eraso diote bart gauean Bilbon eta Iruñean. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, gauerdian gertatu da Bilboko erasoa: hainbat lagunek likido sugarriarekin busti dute kutxa BBVAren kutxa automatiko bat, Tomas Zubiria Ibarra kalean, eta, ondoren su eman diote. Hala ere, piztu den suteatxikia izan dela agertu du Herrizaingo Sailak, eta ia ez duela kalterik eragin.

Iruñeko erasoa, berriz, 01:30 aldera izan da, Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak jakinarazi duenez. Zehazki, lau molotov koktel jaurti dituzte Ermitagaña kaleko CANen kutxa automatikoaren kontra. Eraso horrek ere kalte material txikiak eragin ditu, aipatutako iturrien arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.