Caparroson (Nafarropa) etxe batean gas bonbonaren leherketa izan da gaur goizean, 9:57an, eta bi lagun arin zauritu dira, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Etxe horretakoak bertakoak dira biak, adinekoak, eta ospitalera eraman dituzte. Senar-emazteak dira.
Gobernuaren arabera, sukaldatzen hasi direnean izan da eztanda, gasaren isuriagatik seguruenez.
Leherketaren ondorioz, etxearen zati bat erori egin da. Eraikina zaharra dela esan dute Gobernuaren iturriek. Nafarroaren Etorbidean dago, 104. zenbakian.
Peralta eta Tafallako su-hiltzaileak Caparrosora joan dira ezbeharraren ondoren.
Ezbeharra
Bi lagun arin zauritu dira Caparroson euren etxean gas bonbona lehertzean
Goizean izan da ezbeharra eta zauritutakoak adineko pertsonak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu