Bi lagun artatu dituzte, sute batean kea arnastuta
DONOSTIA. Txomin Eneko (Donostia) etxe bateko sute batean kea arnastuta, bi lagun artatu zituzten atzo. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi du bi lagun horiek okupatua zutela sua sortu zen etxea. Atzo goizeko 08:25ean hasi zen sutea, zergatik ez dakitela. Donostiako suhiltzaileak joan ziren sua itzaltzera; 13:00etan amatatu zuten. Hala ere, han jarraitu zuten badaezpada, berriro garrak ez sortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu