Atxiloketak

Bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak ustez Herrerako mendateko tiroketarekin harremana izan zutelakoan

Gaur arratsaldean bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak ustez 2003ko irailan Herrerako mendatean gertatu zen tiroketan harremana izan zutelakoan. Tiroketa hartan Arkaitz Otazua ETAko kidea hil zen eta bi ertzain zauritu ziren.

2006ko martxoaren 27a
19:20
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren mezuak dioenez, Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu Bilbon "2003an Herrera mendatean bi ertzainen aurkako erasoa burutu zuen ETAren komando batekin ustezko harremana izateagatik". Herrizaingo Sailaren oharrak dionez, atxilotuetako batek "kale borrokan" ere hartu du parte.

Era berean Herraingo Sailaren prentsa oharrak dioenez, "2003an abiatutako ikerketan lortutako zantzuak direla-eta atxiloketak burutzeko agindua eman du Auzitegi Nazionalak".

Bertsio ofizialaren arabera, 2003ko irailaren 14ean 22:15ean istripu baten berri ematen zuen deia jaso zuen SOS-Errioxak. Deia sakeleko telefono batetik egin zuten, eta deitzaileak adierazi zuen istripu bat izan zuela Herrerako mendatean, Errioxako Balkoiaren inguruan. Istripua Araban gertatu zenez, SOS-Errioxatik Biasteriko Ertzaintzaren komisaldegira deitu zuten, eta handik joandako bi ertzainak zauritu ziren tiroketan.

Hurrengo egunean, 8:05ean aurkitu zuten Arkaitz Otazuarena gorpua; Ertzaintzaren arabera «atentatua gertatu zen lekutik gertu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.