Bi lagun atxilotu dituzte Antsoainen edukiontziak hondatzea egotzita

2007ko otsailaren 20a
11:22
Entzun
Gaur goizaldeko bostak aldera Espainiako Poliziak eta udaltzainek bi gazte -gizonezko bat eta emakumezko bat- atxilotu dituzte Antsoainen (Nafarroa), edukiontziak hondatzea egotzita.

Polizia iturrien arabera, Iruñeko Arrotxapea auzoan, Marcelo Zelaieta etorbidean, bi edukiontzi hondatu ditute gazte horiek, eta beste bat Atarrabiako errotondan.

Espainiako Poliziaren Iruñeko egoitza nagusian dauzkate atxilotu biak, baina datozen orduetan aske lagako dituztela iragarri dute. Kalte delitua leporatzen diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.