Gizartea

Bi lagun atxilotu dituzte Asparrenan, altzairua lapurtzea egotzita

2008ko urtarrilaren 28a
10:36
Entzun
21 eta 24 urteko bi mutil gazte atxilotu zituen atzo Ertzaintzak Asparrenan (Araba), lantegi batetik altzairuzko piezak lapurtzea egotzita.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, atzo arratsaldeko seiak aldera gertatu zen lapurreta Asparrengo lantegi batean. Hain zuzen ere, enpresako langileek ustezko lapurrak ikusi zituzten lantegi barruan, eta ateak itxi zizkieten irtetea galarazteko. Halaber, Ertzaintzara deitu zuten. Ertzainak iritsi zirenean, altzairuzko ehun bat pieza aurkitu zituzten ustez bi lagun horiena zen furgoneta batean. Atxilotu egin zituzten lapurreta egotzita.

Hiru mila euro inguruko balioa zuten pieza horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.