Bi lagun atxilotu dituzte Barakaldon, gazte bati eraso eta lesio larriak egiteagatik
Ertzaintzak 17 eta 18 urteko bi gizonezko barakaldoar atxilotu zituen atzo goizean Barakaldon bertan, erasoek eragindako lesio delitua egitea leporatuta. Gertaeraren egileek (zigor aurrekariak zituzten) gazte bat jipoitu zuten abenduaren 17an Gurutzetako metro geltokiaren inguruan. Biktimak ostikadak eta beste hainbat kolpe jaso zituen eta, jasandako lesio larrien ondorioz, ospitaleratu egin behar izan zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu