Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen atzo Beasainen (Gipuzkoa), Renfen tona bat pasa kable lapurtzea leporatuta, Goierriko Hitzak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren arabera, 1.200 kilo kable lapurtu zituzten Tolosako (Gipuzkoa) txatartegi batera eramateko, eta material gehiagoren bila itzuli ziren. Ertzaintzak orduan atzeman zituen, atzo 14:00etan. Hain zuzen, Renfeko nasa batean atxilotu zituen, kobrezko bobinak furgoneta batean sartzen ari zirela.
Bietako batek -MA.B.E.- 37 urte ditu eta besteak -A.B.B.- 19. Aurrekariak dauzkate lapurreta delituengatik. Beste lagun bat ere atzeman zuten ertzainek, baina adingabea zelako libre utzi zuten.
Atxiloketa
Bi lagun atxilotu dituzte Beasainen, tona bat pasa kable lapurtzea leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu