Bi lagun atxilotu dituzte Bilbon, adineko pertsonei iruzur egitea leporatuta

Erredakzioa
Bilbo
2011ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
77 urteko gizon bat eta 38 urteko andre bat atxilo hartu dituzte ertzainek Bilbon, elkarrekin hainbat adineko pertsonari iruzur egiten jardun dutela egotzita. Poliziak jakinarazi duenez, antzeko delituak egiteagatik ezagunak dira biak lehendik ere. Oraingo honetan, lau adineko andrazkori egindako iruzurrengatik atxilotu dituzte, iruzur guztiak bururatu ez bazituzten ere. Emakumea hurbiltzen zitzaien biktimei, eta aita hilzorian zuela esplikatzen zien, eta hark ongintzarako laga nahi zuen diru kantitate handi baten onuradunak izateko aukera proposatzen. Aurretik, ordea, beren kaudimen gaitasuna erakusteko eskatzen zien biktimei, eta dirua edo bitxiak eskatzen zizkien. Orduan, lapurretan egiten zieten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.