gizartea

Bi lagun atxilotu dituzte Bilbon, dokumentuak faltsutzen zituen sare batekin lotura izatea egotzita

Nigeriatik zetozen emakumeak legez kanpo sartu eta ondoren, esplotazio sexualerako erabiltzea zuten xede.

2009ko abuztuaren 19a
11:41
Entzun
Dokumentuak faltsutze zituen talde baten aurka Alemaniako eta Espainiako Poliziak elkarlanean egin duten operazioan, bi lagun atxilotu dituzte Bilbon. Horiez gain, Alemania, Espainian eta Herrialde Katalanetan beste 52 lagun atzeman dituzte.

Besteak beste, pasaporteak, gidabaimenak, bizileku eta lan txartelak zituzten eta Poliziaren arabera, Nigeriatik zetozen emakumeak herrialde horietan sartzeko erabiltzen zituzten. Emakume horiei sexu esplotazioa egitea zuen xede sare horrek. Horiei vudu mehatxuak egiten zizkiela jakinarazi du Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.