Eskuetatik eta hanketatik lotu, burua estali eta gela batean atxiki zuten bi lagunek: 44 urteko emakume bat eta 43 urteko gizonezko bat ziren erasotzaileak, eta erasoa, gizonaren bikotekidea. Biktimak bere burua askatzea lortu zuen, ordea, eta erasotzaileak lo zeudela aprobetxatuz, ihes egin eta Ertzaintzari abisua eman zion.
Etxebizitzan topatu zituzten erasotzaieak. Biktima legez kanpo atxikitzea eta sexu askatasunaren kontrako delitua egitea leporatu zieten biei. Gizonari, sexu erasoa egitea ere leporatu diote, Ertzaintzaren arabera, biktimaren bikotekidea izateagatik. Erasoak lotuta egon izanaren markak eta kolpeak zituen gorputz osoan.
Apirilaren 19 goizaldean gertatu zen, etxebizitza batean, eta atzo goizean jarri zituzten erasotzaileak epaileen esku. Aske utzi zituzten.
Gasteizen, berriz, beste gizon bat atxilotu dute, emazteari jotzea egotzita. Semea eta senarra eztabaidan ari ziren, eta tartean sartzea erabaki zuen andreak. Gizonak hainbat kolpe eman zizkion, eta hainbat zauri eragin zizkion aurpegian andreari. Santiago Ospitalean artatu behar izan zuten. Atzo arratsaldean atxilotu zuten 48 urteko gizona, eta gaur goizean jarri dute epaileen esku.