Bi lagun atxilotu ditu Iruñeko Udaltzaingoak, joan den asteburuan Iturrameko jaietan ziren militar batzuei eraso egitea leporatuta. Polizia iturrien arabera, gazte talde batek egin zien eraso militarrei; tokian bertan atxilotu zituzten bi gazteak talde horretako kide lirateke.
Erasoaren ondorioz, 21 eta 25 urteko bi militar osasun etxean artatu behar izan zituzten zauriak sendatzera.