ETAri iraultza zerga beren borondatez ordaintzea leporatzen diete Guardia Zibilak bart goizaldean Orion (Gipuzkoa) atxilotu dituen bi ahizpei, Maria Isabel eta Blanca Rosa Bruño Azpirozi. Bietako batek, Blaca Rosak, familiaren itsaski enpresan lan egiten du, baina bestea, Maria Isabel, irakaslea da.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek agindu ditu atxiloketak, eta polizia iturriek zabaldu dutenez, Frantziako Poliziak duela gutxi Bordelen atxilotuta Francisco Javier Lopez Peña ustezko ETAko buruzagiari aurkitutako agirien bidez izan dute ustezko delituaren berri.
Familiako enpresaren egoitzak miatzera eraman dituzte bi ahizpak bart goizaldean, Usrubilera eta Aginagara. Gero, Madrilera eraman dituzte. Bihar hartu nahi die deklarazioa Garzonek bi ahizpei.
Askatasunak salatu egin ditu gaurko atxiloketak. "Errepresioan itsuturik jarraitzen du Espainiako Gobernuak, baina jakin badaki arazo politikoak ez direla polizia operazio eta espetxeekin konpontzen".
Informazio osatuagoa Urola Kostako Hitzan.
Atxiloketak
Bi lagun atxilotu dituzte Orion, 'iraultza zerga' ordaintzea egotzita
Maria Isabel Bruño Azpiroz eta Blanca Rosa Bruño Azpiroz ahizpak Guardia Zibilak atzeman zituen atzo gauean, Baltasar Garzon epailearen aginduz. Ahizpetako batek familiako enpresan lan egiten du, eta bestea irakaslea da. Madrilen dauzkate eta bihar eramango dituzte epailearengana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu