Okupazioa

Bi lagun epaituko dituzte Erandioko Kalezulo gaztetxea okupatzea egotzita

Hilaren 18an egingo dute epaiketa, Erandioko Gazte Asanbladak jakinarazi duenez.

2016ko urtarrilaren 7a
16:52
Entzun

Urtarrilaren 18an Erandioko bi gazte epaituko dituzte, Kalezulo gaztetxea okupatzea leporatuta. Gazte Asanbladak jakinarazi duenez, "kasualitatez hautatutako bi gazte" epaituko dizute, eta, salatu dutenez, epaiketak "kolokan" jarriko ditu bi gazte horien bizitza eta gaztetxearen beraren etorkizuna.

Epaiketak epaiketa, "sistemari inolako beldurrik gabe" lanean jarraitzeko deia egin die Gazte Asanbladak herritarrei: "Gure proiektua babestu eta herriko bi lagunak defendatuko ditugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.