Etxabakoitz Iruñeko auzoko etxe batean sutea izan da bart, eta bertako bi bizilagun erietxera eraman dituzte, kea arnastu dutelako.
Gauerdian piztu da sua, sukaldean, eta suhiltzaileek segituan amatatu dute. Auzoko 31. zenbakian izan da gertaera, lehen solairuan.
22 urteko emakumezkoa eta 27ko gizonezkoa dira ospitalera eraman dituztenak.
Gizartea
Bi lagun erietxera eraman dituzte Iruñean, kea arnasteagatik
Haien etxean sutea izan da bart, Etxabakoitz auzoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu