Trafiko ezbehar larria gertatu da gaur goizean A-15 errepidean, Lekunberri (Nafarroa) parean: Iruñea aldera zihoan auto bat bidetik atera da, errepide erdibitzailea hautsi du, eta kontrako noranzkoko bidean geratu da trabeska.
Bost lagun zihoazen autoan, eta talka handiaren ondorioz, atzeko jarlekuan zihoazen hirurak airean atera dira ibilgailutik eta errepidera erori. Bi hil egin dira, eta hirugarrena oso larri zaurituta eraman dute Nafarroako Ospitalera. Lehen ikerketen arabera, hiru lagun horiek ez zeukatela segurtasun uhala jarrita agertu du Foruzaingoak.
Hildakoak bi gizonezko dira: 26 urteko moldaviarra (Iruñeko bizilaguna) eta 16 urteko errumaniarra (Tafallako bizilaguna). Zauritutakoa ere moldaviarra da (Tafallako bizilaguna), emakumezkoa.
Gidaria atxilotu egin dute (V.R. gizonezkoa, 24 urtekoa, errusiarra, Iruñeko bizilaguna), alkoholemia proban positibo eman duelako, eta bi hilketa egotzita. Kotxean zihoan bosgarren laguna 19 urteko gizonezkoa da, moldaviarra, Iruñeko bizilaguna.
Istripuaren ondorioz auto ilarak sortu dira A-15ean, noranzko bietan.
Errepideak
Bi lagun hil dira A-15ean trafiko istripu batean, Lekunberri parean
Iruñerako noranzkoan zihoan auto bat bidetik atera da, erdibitzailea hautsi du, eta kontrako noranzkoko bidean geratu da trabeska. Bost lagun zihoazen barruan: bi hil egin dira eta beste bat larri zauritu. Gidaria atxilotu egin dute, alkoholemia proban positibo eman duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu