Istripua

Bi lagun hil dira A-8an kontrako norabidean zihoan ibilgailu batek eta auto batek talka eginda

Gaur goizaldean bi lagun hil dira A-8 autobidean, Elgoibar (Gipuzkoa) parean, bi lanroberrek aurrez aurre elkar jota. Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez ibilgailuetako bat kontrako norabidean zihoan, Guardia Zibilaren kontrol bati ihesi. Hildakoak norabide zuzeneko autoan zihoazen. Herrizaingo Sailaren arabera, kontrako norabidean zihoan ibilgailuko gidaria atxilotu egin dute. Aurretik beste hiru autotan zihoazen hiru lagun ere atxilotu ditu poliziak. Kontrolik ba ote zegoen konprobatzeko ei zihoan aurretik auto horiek. Autoan "droga kopuru handia" zeramatela jakinarazi dute.

2005eko otsailaren 18a
17:04
Entzun
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, A-8 autobidean Lapurdi aldera zihoan auto batek buelta eman du Guardia Zibilaren kontrola ikusi duenean. Kontrako norabidean ekin dio gero bideari. Bide horretan bi istripu eragin ditu autoak Herrizaingo Sailaren arabera, eta istripu horietako batean bi lagun hil.

Bigarren istripua gertatu eta gero, Guardia Zibilak gidaria atxilotu egin duela jakinarazi du Herrizaingo Sailak. Aurretik beste hiru auto zihozela zabaldu dute, eta haietan zihoazen beste lau lagun ere atxilotu dituztela. "Droga kantitate handia" zeramatela jakinarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.