Errepideak

Bi lagun hil dira bart Euskal Herriko errepideetan

36 urteko gizonezko bat zendu da Gardetik (Nafarroa) hurbil gertatu den errepide istripuan. Berrizen (Bizkaia), ostera, 22 urteko emakumezko bat.

2010eko ekainaren 24a
14:32
Entzun
Bi istripu larri gertatu dira bart goizaldean Euskal Herriko errepideetan. Goizeko ordubi eta erdiak inguruan jazo da lehena, NA-176 errepidean, Garde (Nafarroa) eta Anso (Huesca, Arago, Espainia) artean: argitzeke dauden arrazoiak tarteko, errepidetik atera da autoa, eta bi bidaiarietako bat, 36 urteko Atarrabiako (Nafarroa) gizonezko bat, istripua gertatu eta segituan hil egin da. Larrialdi zerbitzuetako kideek ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko. Bestea, gidaria, 33 urteko gizonezko bat, arin zauritu da.

Goizeko seiak hogei gutxi inguran, berriz, Citroen ZX batek eta Mercendes Benz E270 batek aurrez aurre jo dute elkar, eta talkaren ondorioz, Citroenaren gidaria, Markina-Xemeingo (Bizkaia) 22 urteko emakumezko bat hil egin da. Auto barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera eta artatu duten arren, hil egin da. Beste autoko gidaria, Berriatuko (Bizkaia) 59 urteko gizonezko bat, zauri larriekin eraman dute Galdakaoko ospitalera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.