Bi pertsona zendu dira Beran (Nafarroa), auto istripu baten eraginez. Furgoneta batek eta kamioi batek talka egin dute aurrez aurre. Furgonetan zihoazen Burlatako bi anai dira hildakoak. Kamioiko gidaria, berriz, onik atera da. Zalain auzoan gertatu da ezbeharra 15:15 aldera, eta bertara joan da Nafarroako Foruzaingoa.
Istripuaren ondoren, N-121-A errepidea itxi dute, eta trafikoa Zalain industrialdetik desbideratzen ari dira. Larrialdi zerbitzuetako langileak ere ezbeharraren tokira joan dira, baina ezin izan dute ezer egin. Suhiltzaileek atera dituzte bi gorpuak furgonetatik, eta bertan hil dira. Istripuaren arrazoiak ikertzen ari da Foruzaingoa.