gizartea

Bi lagun hil dira Beran eta Muxikan, errepide istripuan

Auto gidaria zen Beran hildakoa. Muxikako biktima, aldiz, ibilgailu batek harrapatuta zendu da.

2009ko azaroaren 23a
12:24
Entzun
Auto gidari bat hil da gaur goizean Bera parean (Nafarroa), NA-121 errepidean, trafiko istripuan. Goizeko ordubatak hogei gutxian izan da ezbeharra: kamioi batek eta haren autoak talka egin dute, eta orduantxe zendu da kotxeko gidaria, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Muxikan (Bizkaia), berriz, 79 urteko gizon bat hil zen atzo auto batek harrapatuta. Ariatza auzoan jazo zen istripua 21:20 inguruan, BI-635 errepidean.

Osasun zerbitzuak eta Ertzaintza bertaratu ziren istripua jazo zen lekura, baina, gizonezkoak zituen zauriak larriak zirela-eta, ezin izan zuten egin haren biziagarik ezer egin.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitze aldera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.