Ezbeharrak

Bi lagun hil dira Bilbon eta Hernanin izandako auto istripuetan

2007ko urtarrilaren 2a
15:06
Entzun
Gizonezko bat hil eta beste bi lagun zauritu dira Hernanin (Gipuzkoa) bi autok elkar jota. Bilbon, berriz, ibaira eroritako auto bateko gidaria itota hil da.

00:55ean aurrez aurre jo dute bi autok Hernaniko GI.2132 errepidean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, Renault Megane batek eta Nissan Almena batek jo dute elkar. Hildakoa, Meganeko gidaria da: A.L.M. 57 urteko gizonezkoa. Auto horretan zihoazen lau urteko neska bat eta haren aita zauritu egin dira, eta Donostiako erietxera eraman dituzte. Beste autoko gidaria J.B.E 38 urteko gizonezkoa ere zauritu egin da.

Bilbon ibaira erori zen Ertzaintzarengandik ihesi zebilen auto bat. Maniobra arriskutsuak egiten ikusi zuen poliziak gidaria, eta hura harrapatzen saiatu ziren. 4:20an autoa ibaira erori zen, eta gidaria itota hil. 7:00ak izateko gutxi falta zela atera dute gidaria ibaitik. 36 urteko gizonezkoa zen bera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.