Errepideak

Bi lagun hil dira errepide istripuz, bat Tiebasen eta bestea Azkoitian

Tiebasko bi istripuan bi ibilgailuk talka egin dute, eta 61 urteko gizonezko bat hiltzeaz gain 69ko beste bat larri zauritu da. Azkoitian, Azkarateko gainerako bidean gertatu da ezbeharra.

2007ko apirilaren 9a
18:19
Entzun
Bi errepide istripu larri gertatu dira gaur arratsaldean: AP-15 errepidean, Tiebas (Nafarroa) parean, auto batek beste bat jo du atzetik, eta talkaren ondorioz, ibilgailuetako bateko gidaria, 61 urteko C.E.E. hil egin da. Auto berean zihoan 69 urteko E.G.R., berriz, larri zauritu da. Beste autoko gidaria, 20 urteko M.V.S.G., berriz, onik atera da.

Beste itripu handia Azkoitian (Gipuzkoa) gertatu da, Azkarate gainerako bidean. Pertsona bat hil da ezbehar horretan, baina Ertzaintzak ez du oraingoz beste xehetasunik eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.