Donostiako istripua goizeko 06:20tan gertatu da, Jose Elosegi etorbidean, Ategorrietako gainetik Herrera auzorako jaitsieran. Argitzeke dauden arrazoiak tarteko, Ford Focus auto bat bidetik atera da, eta gidaria hil egin da. Halaber, autoan zihoazen beste hiru lagunak larri zauritu dira. Zaurituetako bat 18 urteko gazte bat da, eta, eta beste batek, 22 urte ditu.
Sondikako ezbeharrari buruz, ostera, Barne Sailak ez du xehatsun handirik eman: bakar-bakarrik lagun bat hil dela eta beste bi larri zaurituta eraman dituztela erietxeetara.
Istripuak
Bi lagun hil dira gaur goizean Euskal Herriko errepideetan
Zoritxarrekoa izan da gaur goiza Euskal Herriko errepideetan, lagun bana hil baitira bi istriputan. Lehendabizikoa Donostian gertatu da, eta gidaria hiltzeaz gain, beste hiru lagun zauritu dira. Bigarrena, berriz, Sondikan (Bizkaia) izan da, eta hartan, lagun bat hiltzeaz gainera, beste bi larri zauritu dira,
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu