Errepideak

Bi lagun hil dira Gipuzkoako errepideetan, bi istriputan

N-1ean, Errenteriko saihesbidean gertatu da lehena. Bestea A-8an, Donostiako Intxaurrondo auzoa eta Pasaia artean. Auto ilarak sortu dira bi lekuetan.

2008ko urtarrilaren 10a
17:43
Entzun
Bi lagun hil dira ordu erdiko epean Gipuzkoan gertatu diren bi istripu larritan; gainera, bata bestetik kilometro gutxira izan dira.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, 14:05 aldera kamioi batek eta auto batek parez pare elkar jo dute N-1ean, Errenteriko saihesbidean, eta talkaren ondorioz autoko bidaiarietako bat hil da.

14:35 inguruan, berriz, motor batek istripua izan du A-8an, Donostiako Intxaurrondo auzoa eta Pasaia artean, eta gidaria hil egin da.

Ertzaintzak beraiekin harremanetan jartzeko eskatu die ezbehar bien lekukoei, gertatutakoa argitzen laguntzeko.

Bi istripuek auto ilarak eragin dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.