Bi pertsona zendu dira arratsaldean AP-1 errepidean, istripu batean. Iruña Oka parean gertatu da ezbeharra, Araban, Irun alderako bidean. Ibilgailu bat bidetik atera da, eta barruan zihoazen bi lagunak bertan hil dira, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Errepideko bideetako bat itxita geratu da ezbeharraren ondorioz. Ikerketa hasi dute zer gertatu den argitzeko.
Orozkon (Bizkaia), berriz, pertsona bat hil eta beste bat zauritu da beste ezbehar batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Irauli egin da autoa 18:00 aldera, eta istripua gertatu den lekura joan dira larrialdi zerbitzuak. Erietxera eraman dute zauritua.