IRUĂ‘EA.Nafarroako senar-emazte batzuk hil ziren atzo Almerian (Espainia) izandako istripu batean, kamioi batek eta auto batek elkar jo ondoren. Haien bi haurrak, adingabeak, larri zauritu ziren, eta ospitalera eraman zituzten.
Ezbeharra 12:10 aldera jazo zen, Nijarren. Emandako informazioaren arabera, Guardia Zibilak atxilotu egin du kamioi gidaria, drogetan positibo eman duelako; substantzia estupefazienteen kontsumoan eman zuen positibo. Zuhurtziagabekeriazko bi giza hilketa, zuhurtziagabekeriazko bi lesio larri eta bide segurtasunaren aurkako delitu bat egotzi dizkiote.
Istripuan hildakoetako bat Maria Zandio da, NOG Nafarroako Ospitale Guneko asistentzia zuzendaria.
Autoan zihoan gizonezkoa helikopteroz eraman zuten Torrecardenako Unibertsitate Ospitalera, larri, eta han hil zen. Zauritutako bi haurrak, berriz, oso larri daude ospitaleratuta, ZIU zainketa intentsiboetako unitatean.
Bi lagun hil dira istripu batean; larri daude beste bi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu