gizartea

Bi lagun hil dira Sestaon, etxe bateko sutean

74 urteko eta 45eko aita-semeak dira zendu direnak. Beste bost pertsona erietxera eraman dituzte kea arnasteagatik. Gauerdian sortu da sua, eraikin zahar batean.

2010eko maiatzaren 25a
11:06
Entzun
74 urteko eta 45eko aita-semeak hil dira bart Sestaon, Txabarri kaleko 65. zenbakiko eraikineko etxe batean izandako sutearen ondorioz. Bigarren solairu batean sortu da sua, 00:20etan. Eraikina zaharra da, eta kalteak oso handiak izan dira, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez.

45 urteko gizonezkoa hirugarren solairuko etxe batean topatu dute hilda, bainugelan; kea arnasteagatik zendu da, medikuen arabera. Haren aita ospitalean hil da, zaurien ondorioz. Sutea sortu den etxearen goiko pisuan bizi ziren.

Beste bost pertsona erietxera eraman dituzte kea arnasteagatik, eta haietako bik bertan jarraitzen dute. Hildakoen emazte-ama da horietako bat -73 urte ditu-. Bestea 25 urteko mutil bat da.



Bizilagunak etxepetik aterarazi dituzte suhiltzaileek, udaltzainek ertzainek -goiko solairuetakoak balkoietatik atera dituzte-. Jose Luis Marcos Merino alkateak dio goizeko ordubietan itzuli direla etxera haiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.