Bi lagun hil dira gaur goizean Tuteran, A-68 autobidean euren autoarekin istripu bat izanda, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. 9:41ean gertatu da ezbeharra: autoa errepidetik atera da eta zubi bateko zutabe baten aurka jo du.
Bi hildakoak adinekoak dira: gizonezko bat (M.A.A., 1936, Herrialde Katalanak) eta emakume bat (H.F.G., 1937). Aurrena zihoan gidari, eta istripuan bertan zendu da. Emakumea Tuterako erietxera oso larri eraman dute; han hil da.
Istripuaren ondorioz trafikoa ez dute eten edo egokitu beharrik izan foruzainek.