ezbeharra

Bi lagun hil ziren atzo Milagron ultra-arin batekin izandako istripuan

Luis de la Vega altsasuarra eta Juan Carlos Oses andosillarra dira hildakoak. Zinegotzi ohiak ziren biak, De la Vega PSNkoa Arroitzen, eta Oses CDNkoa Andosillan. Sesman aireratu ziren, eta ikertzen ari dira ea putre bat jota erori ziren lurrera.

2013ko abuztuaren 5a
17:40
Entzun

Ezbeharraren ondorioz, bi gorpuak kiskalita geratu ziren, eta hainbat ordu behar izan dituzte nortzuk ziren jakiteko. Oses enpresaria zen, eta De la Vega Arroizko medikua. Piztu zen sutea inguruetan zabaldu zen, eta, foruzainez gain, Azkoiengo suhiltzaileak ere aritu ziren lanean, sua itzaltzen.

Eguerdiaren ondoren gertatu zen ultra-arinaren istripua. Goizeko hamaikak pasatuta aireratu ziren biak Sesman, eta hainbat lekukok esan dute 12:20 inguruan kea ikusi zutela, Milagron. Ezbeharra gertatu zen lekua Milagrotik gertu dagoen amildegi bat da.

Bi hildakoak oso ezagunak ziren, biak ere zinegotzi ohiak baitziren. De la Vega Arroitzeko PSNko zinegotzi izan zen 2003tik 2011ra. Oses, berriz, Andosillako zinegotzi izan zen CDNrekin 1999 eta 2007 bitartean. Manuel Teres Andosillako alkateak esan du Osesek urteak zeramatzala zaletasun horrekin eta esperientzia handia zuela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.