Gizartea

Bi lagun larri daude Nafarroako Unibertsitateko campusean adar bat gainera erorita

Adar handi bat erori da gaur arratsaldean Iruñean, Nafarroako Unibertsitatearen campusean. Bost lagun zauritu dira, bi larri.

2018ko uztailaren 18a
07:02
Entzun

Haize handia ibili da gaur Iruñean, eta 16:45ean Nafarroako Unibertsitateko atariko sekuoiaren adar nagusietako bat hautsi da. Han zegoen lagun talde baten gainera erori da, eta 33 eta 43 urte arteko bost lagun zauritu dira. Nafarroako Gobernuaren arabera, larri daude haietako bi.

Suhiltzaileek erreskatatu dituzte, eta larrien dauden biak anbulantzia medikalizatuan eraman dituzte erietxera. Beste zaurituetako bi ohiko anbulantzietan eraman dituzte, eta bosgarrena auto partikular batean joan da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.