Errepideak

Bi lagun larri zauritu dira Nafarroan auto istripu batean

Eritzebeiti (Nafarroa) parean, Iruñea eta Gasteiz batzen dituen N-240-A errepidean goizaldeko ordu biak aldera izan da istripua. Bi lagun larri zauritu dira eta hirugarren batek zauri arinagoak ditu. Iruñera bidean zihoan auto batek eta Irurtzunera bidean zihoan beste batek aurrez aurre jo dute. Kolpearen ondorioz bi lagun larri zauritu dira.

2006ko uztailaren 31
17:03
Entzun
Larrien zauritu direneka, Irurtzunera zihoan autoko A.S 30 urteko gidaria eta beste autoko bidaiaria izan dira. Azken hau C.A.A.A. 21 urteko Moreda de Alavako neska bat da.

Lehena Nafarroako Ospitalera eraman dute kolpe ugarirekin eta bigarrena, berriz, Bideko Ama Birjinaren erietxera bularraldeko kolpearekin. 21 urteko neskarekin zihoan autoko gidariak zauri arinagoak izan ditu; kolpeak, besteak beste, ezkerrko belaunean. Bera ere, bidai lagunarekin batera eraman dute Bideko Ama Birjinaren erietxera.

Istripua nola gertatu den ikertzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.