Ezbeharra

Bi lagun zauritu dira Berangon bart, etxe bateko sutean

Sukaldean piztua da sua, Basotxu auzoan. Gizonezko batek lehen eta bigarren mailako erredurak izan ditu, eta emakumezko batek arnasketa arazoak eta antsietate krisia. Gurutzeetako erietxera eraman dituzte.

2008ko otsailaren 23a
17:50
Entzun
Berangoko (Bizkaia) etxe bateko sukaldean sutea izan da bart, eta bi lagun zauritu egin dira. Basotxu auzoan izan da sutea.

33 urteko gizonezkoak -C.R.S.- lehen eta bigarren mailako erredurak izan ditu eskubiko besoan, eskuan eta bular aldean, DYAk jakinarazi duenez. 28 urteko emakumezkoa -I.F.G.- da beste zauritua, eta arnasketa arazoak izan ditu; horretaz gain, antsietate krisia izan du.

Biak Gurutzeetako (Barakaldo, Bizkaia) erietxera eraman dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.