Errepideak

Bi lagun zauritu dira Elgoibarren, auto batek eta furgoneta batek elkar jota

Auto batek eta furgoneta batek elkar jo dute N-634 errepidean, Elgoibar (Gipuzkoa) parean, eta, ondorioz, bi lagun hil dira. Mendaroko erietxera eraman dituzte.

2006ko otsailaren 22a
10:06
Entzun
Goizeko zazpiak aldera gertatu da istripua N-634 errepidean: argitzeke dauden arrazoiak tarteko bi ibilgailuk, auto batek eta furgoneta batek, elkar jo dute. Talkaren ondorioz, ibilgailu horietan zihoazen bi lagun zauritu dira, eta Mendaroko erietxera eraman dituzte. Nolanahi ere, ez dute eman zauritu bien egoerari buruzko berri zehatzik.

Istripuaren ondorioz, 07:45 arte errepidea itxita egon da, eta auto ilarak sortu dira. Ondoren, bide bat ireki dute eta metaketak arintzen hasi dira. Zortzietan guztiz ireki dute errepidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.