Errepideak

Bi lagun zauritu dira Galdakaon errepide istripuan, bat larri

2008ko martxoaren 28a
17:18
Entzun
Auto berean zihoazen bi lagun zauritu dira bart goizaldean N-634 errepidean, Galdakoan (Bizkaia), gertatu den auto istripuan. Bietako bat larri eraman dute Gurutzetako erietxera (Barakaldo, Bizkaia), eta bestea Galdakaokoan bertan ingresatu dute.

Ertzaintzak emandako azalpenen arabera, goizeko lauak eta hamar aldera Zornotzatik zetorren Opel Vectra bat irauli egin da Galdakaon, Larrabetzurako bidegurutzearen parean. L.E.C.B. eta A.J.A. zihoazen barruan, eta bietako bat, suhilzaileek atera behar izan dute autoaren hondakinetatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.