ENTZIERROAK

Bi lagun zauritu dira Tafallan, adarkatuta

Larri dago horietako bat. Tafallako festetako lehen entzierroa izan da gaurkoa.

2017ko abuztuaren 15a
08:54
Entzun

Ia lau minutu iraun du entzierroak. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, bi adarkatuez gain, beste bi lagun eraman dituzte erietxera, kolpeak hartu baitituzte. Espero da aurki ematea senda-agiria bi horiei.

Adarkatuen artean larrien dagoenari eskuin izterrean egin diote adarka; besteari, orkatilan eta bikian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.