Galdakaon gertatu den istripuaren ondorioz RG. G.V. 22 urteko langilea zauritu da; Galdakaoko erietxean ingresatu dute, pronostiko erreserbatuarekin. Ezbeharra 12:50ean gertatu da.
Beste istripua, berriz, 15:30 inguruan jazo da Basauriko lantegi batean. Antza denez, garabi gidaria lanean ari zenean barruan harrapatuta gelditu da. Suhiltzaileek atera dute eta Galdakaoko ospitalera eraman.
Lan istripua
Bi langile bat zauritu dira Galdakaon eta Basaurin
Lehenengo lan istripuan Ortuellako (Bizkaia) gazte bat zauritu da Galdakaon (Bizkaia). Bizkaia kalean lanean ari zenean erori egin da. Bigarren ezbeharra, berriz, Basaurin (Bizkaia) gertatu da. Garabi batekin lanean ari zenean, barruan harrapatuta gelditu da eta suiltzaileek atera behar izan dute. Bi langileak Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu