lan istripuak

Bi langile hil dira Bilbon eta Gasteizen

Gaur arratsaldean gertatu dira bi ezbeharrak. Lehena Bilbon gertatu da, 40 urteko gizonezko bat igogailuaren zulora jausi da, hamabigarren solairutik. Bigarrena, berriz, Gasteizen izan da. Antza denez, 42 urteko kamioi gidari bat bihotzekoak jota hil da.

2006ko uztailaren 28a
18:17
Entzun
13:00ak aldera gertatu da lehen istripua, Bilboko Mazarredo Alameda kalean eraikitzen ari diren etxe batean. Oraindik ez da argitu zerk eragin duen lan istripua. Gasteizen ezbeharra arratsaldeko 17:38ean gertatu da, Miravalles kalean.

Aurten, gutxienez 35 lagun hil dira urtarriletik uztailera bitartean, lan istripuz. Uztaila izan da hilabeterik beltzena, zazpi langile hil baitira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.